lunes, 8 de febrero de 2010

SANTA AGEDA
(betikoa)


Zorion etxe hontako denoi
Oles egitera gatoz,
Aterik ate ohitura zaharra
Aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
Ezta ere oinetakoz
Baina eztarriz sano gabiltza
Ta kanta nahi degu gogoz

Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna
Etxe guztiak kantuz pozteko
Aukeratua duguna.

Santa maitea gaur hartu dugu
Gure bideko laguna;
Haren laguntzaz bete gentzake
Egun hontako jarduna.

Aintzaldu daigun Agate Deuna
Bihar da ba Deun Agate
Herri honetan zorion hutsa
Betiko euko al dabe.
Euskal Herriko ekandu ederrak
Gaur berbizi gura doguz
Horregaitik zuengana gatoz
Agurrik xamurrena hartu.

No hay comentarios: